Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurretik gasa sartzeko lanak zirela eta, herriko hainbat kaleetako zorua jaso, zuloa egin, gas azpiegitura sartu eta berriro estali zen. Iaz, berriz, Madrilgo funtsetik etorritako dirua argindar eta telefono kableak lurpetik joateko kanalizazio lanak egin ziren. Horretarako berriro ere hainbat kaletan zorua zuloak egin ziren. Lanak despeditu ziren, baina dirurik ez zegoenez, zorua ez zen lehen bezala utzi. Horregatik gaur egun Ziordiko kaleetan hainbat zulo daude, herritarrendako eta ibilgailuendako traba direnak. Zorua berritzeko udalak bi egitasmo du. Madrilgo funtsetik etorritako 46.000 euroekin plazako zorua konponduko dute. Bestetik, Ziordiko Udalak Dona Maria eta Telleria kaleen zorua berritzeko egitasmoa aurkeztu dio Toki-Administrazio Departamentuari. 155.000 euroko aurrekontua du egitasmoa eta departamentutik 90.000 euroko diru-laguntza jasoko du udalak. Hala berretsi zuen asteartea Amelia Salanueva kontseilariak Ziordira egindako bisitan. Udalarekin izandako bileran Ziordiko behar eta proiektuez ere hitz egin zuten. 5.600Lanek metro karratu kopuru hori hartuko du. Kalean zegoenaren arabera asfaltoa edo porlana zabalduko da.