Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberrian benetan eder jartzen dira bazterrak. Edertasun hori paperera eramatea erabaki du Ziordia Bizirik taldeak. Helburu horrekin antolatu du argazki lehiaketa. Parte hartzen dutenek Ziordia izanen dute argazki-gai. OinarriakAntolatzaileek bi kategoria antolatu dituzte, 6 urtetik 16ra artekoa eta 17tik gorakoa. Argazkia paperean eta formatu digitalean (CDan) aurkeztuko da, gutun azal handi batean. Haren barruan, gutun azal itxi batean, egilearen izen-abizenak azalduko dira. Argazkiaren kolorea eta neurria librea da, baina gehienez ere DINA4 neurrikoa. Bi edukiak gutun azal handi batean sartuko dira. Argazkia berria izan daitezke, nahiz aurretik ateratakoa. Lanak aurkezteko epea apirilaren 25ean amaitzen da. Interesatuek Etxaleku eta Urbasa tabernetan edo Margari dendan utzi ditzakete argazkiak.SariakTxikien kategorian argazki onenaren egileak joko bat jasoko du eta bigarrenak liburu bat. Helduen kategorian, berriz, irabazleak urdaiazpiko ederra jasoko du eta bigarrenak gazta. ErakusketaJasotako argazki guztiekin erakusketa eginen da. Herritarrek bozketa bidez hautatuko dituzte irabazleak.