Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ziordiko liburutegian ipuin ederrak entzuteko aukera izanen dute gaur. Zurrunka antzerki taldeko Eñaut Gorbea gasteiztarra etorriko da ipuin ederrak kontatzeko prest. Adin guztientzako ipuinak ekarriko ditu. Hala bazan edo ez bazan. Batzutan soberan baino hobe faltan izan dira bere hitz magikoak. "Egun batean ipuinak preso zeuden poltsatik irten eta gugana hurbildu ziren, belarrira goxo-goxo haien bizitzako gertaeretaz ikasitakoak xuxurlatzeko" iragarri du ipuin kontalariak. Kontu zahar eta kontu berriek bat egingo dute saio dibertigarri honetan.