Udan, ludotekan

Guaixe 2010eko uztailaren 21a

Garila hasierarekin batera zabaldu zituen Ziordiko gimnasioak bere ateak udako ludoteka hartzeko. Astelehen, asteazken eta ostiraletan 16 haur biltzen dira. Guztiak ere Itsasne Mendinueta eta Maite Alzelairekin egoten dira 10:30etik 13:30era. Ludotekan dauden haurrak hiru eta 10 urte bitarte dituzte. Hori dela eta, jarduera batzuk denek elkarrekin egiten dituzte, guztiak ere elkarrekin ederki moldatzen direlako, beste batzuk, ordea, adinka banatuta egiten dituzte. Garila guztia egon eta gero, dagoeneko agorrilean ludotekan jarraitzeko izena emanda dute haur batzuk.