Doinu mexikarrekin iritsi dira festak

Guaixe 2010eko irailaren 9a

Los Fronterizos taldeak piztu zuen Ziordkio festei hasiera eman zien suziria. Eta horren ondoren kantuari ekin zioten, herriaren etxe inguruan bildutako guztien gozarri izan ziren Mexikoko doinuekin. Aldamenean, laguntzen, Trasteando taldeko kideak izan zituzten. Los Fronterizoseko hiru kideak eta zendutako Migel Pozuetaren iloba Javier Arbizu Pozuetak udalaren plaka bana jaso zuten. Ondorengo elizkizunean ziordiarrek Jasokundeeari lore eskaintza egin zioten. BurundaZiordiko Udalak etxajua bota aurretik herritarren artean zapi gorriak banatu zituen. Burundako irudia den arrano beltzaren gainean Ziordiko armarria du brodatuta.  Fernando Fuste zinegotziak  adierazi zigun Burundaren izaera aldarrikatu nahi zutela zapiarekin. Aldi berean, turismo kontseilariari eskatu zioten Burundako sarrera guztietan ibarraren berri ematen duten seinaleak jartzeko.TxosnaIaz emakume bat txosnako kable batekin aztapatu eta erori egin zen. Ez zuen minik hartu, baina halako egoerak eragotzi nahi izan ditu udalak. Eta horren kontura eskaera egin zien txosnaren arduradunei. Aurten, bestalde, plaza berritu egin da. Baina ez kaleak. Zorua toki askotan jasoa dago, aurki berrituko badute ere. Hori ikusita Ziordiko Udalaren nahia izan da plazaren inguruan espazio bat uztea, istripuak eragozteko. Hala, barrakak jartzen dituztenen etxebizitza mugikorrak herriko beste toki batean kokatu dituzte. Asmo beragatik udalak txosnaren arduradunei hura etxe baten ondoan jartzeko eskatu zien. Txosnako arduradunek jakinarazpena jaso eta gero, kableak txosna barruan eta airetik jartzea erabaki zuten, baita betiko kokapenean mantentzea ere. Hala muntatu da. Bere agindua bete ez zela ikusita, udala Foruzaingoaren bidez, arduradunetako bat identifikatu zuen. Horren berri jakinik, 63 ziordiarrek bere burua txosnako arduraduntzat aurkeztu dute. Haien iritziz "kokapena ez da kapritxo bat, dirua ateratzea baita helburu. Gainera, ez dugu ulertzen herri txiki batean Foruzaingoa deitzea inor identifikatzeko". Udaletik diotenez, "joan behar duena joanen da, eta pixka bat mugitzeagatik uste dugu ez dela galera ekonomikorik izanen". Eta gaineratu du, "espazio publikoak udalak kudeatzen ditu, ez herritar talde batek". Azkenik, Etxerat erakundeko ordezkaritza ere udalarekin bildu da.