Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontoietako paretek izan beharreko kolorearen inguruan polemika piztu da. Aspaldi txuriak ziren pilotaleku guztiak, baina telebista emanaldietan fondo txuriarekin pilota ongi nabarmentzen ez zela eta, berdez margotu ziren pilotalekuak eta kolore horretara ohituak geunden. Duela gutxi, eta beti telebistaren mundutik, akaso urdina kolore egokiagoa zela aipatu zen. Bada, Ziordiko Toki-Eder pilotalekuan urdinez margotu berri dituzte paretak. Nonbait telebistaz Zallako pilota partida bat eskaini zen eta Ziordiko zinegotziei asko gustatu zitzaien urdinez margotutako pilotaleku hori. Herriko frontoia margotu behar zenez, urdinez margotzea proposatu eta ideia gustatu egin zitzaien. Babestutako Gizarte Enpleguko langileek eta herriko udal langileek egin dituzte margotze lanak.