Santa Luziak bilduta

Guaixe 2010eko abenduaren 14a

Ziordiak bazuen Santa Luziari eskainitako ermita bat ere erromeria eta guzti. Baina ermitarenak egin zuen eta ospakizunak behera egin zuen. 16 bat urte dira ziordiarrak ospakizuna indartzen hasi zirela. Hala, astelehenean, sainduaren egunean ospakizunak bueltatu ziren. Jubilatu elkarteko kideak elizkizunean bildu ziren lehenik. Ondoren, Errekakartea elkartean 56 ziordiar bazkaltzera bildu ziren, inoiz baino gehiago (elkarteak 100 bat kide ditu). Bazkalostean guztiak ere hileta batera joan ziren. Baina handik bueltan akordeoilari baten doinuez gozatzeko aukera izan zuten denek. Iluntzean, Ziordia Bizirik eta Gazte Asanbladak antolatuta, herritarrak merienda ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Mahai jolasakAbendu hasieran herrian jende asko zegoela baliatuta lau mahai jolas txapelketa antolatu ditu  Ziordiko jubilatu elkarteak. Jubilatuez gain, nahi zuten guztiek eman zezaketen izena. Hala, briskan (16 bikote), partxisean (4), tutean (12) eta musean (12) jokatzen aritu dira azken egun hauetan. Dagoeneko finalen garaia heldu da eta ostiralean, 18:00etatik, aurrera jokatuko dira finalak Etxaleku tabernan.