Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Azkena negu honetan. Larunbatean 18:00etatik domekako 14:00ak arte gelditu ginen argirik gabe". Hala azaldu digu Jesus Arrese Galbete alkateak. Herri guztia edo zati bat gelditu izan da argindarrik gabe. Alkateak azaldu digunez, bi argindar lineak hornitzen dute Ziordia: "Bat, Altsasutik Ziordiko hoteleraino doana. Bestea, Gamarratik Ziordiara bitartekoa". Bi lineak ere herrian bukatzen dira, baina ez daude batuta. Lineetakoren batean matxura zegoenean Ziordia argindarrik gabe gelditzen zen. Jasotako kexuen ondoren, Iberdrolak bi lineak batzeko egitasmoa aurkeztu du. ProiektuaIberdrola enpresak aipatutako bi lineak lotzeko 30 kV-eko goi tentsioko aireko linea berri bat egiteko baimena eskatu du. Dagoeneko tramitazio administratibo guztia despedituta dago eta lanak aurki has daitezke. Ziordiko gasolindegitik abiatuko da bi lineak batuko dituen linea berria. Zerbitzu errepide, autobia, trenbidea eta herrira daraman errepide gainetik pasako da eta iparrerantz eginen du Gamarratik etortzen den linearekin Ostarin dermioan bat egiteko. Lanek 65.117,56 euroko aurrekontua izanen dute.