Akabo kaleetako bide-zuloak

Guaixe 2011ko martxoaren 23a

Gasa, argindar eta telefono kableak lurpetik joateko kanalizazio lanak egin dira aurreko urteetan. Kale nagusiak hankaz gora gelditu ziren, Ziordiko Udalaren finantza egoera delikatua baizen. Kaleak behar bezala zolatzeko Ziordiko Udalak Toki-Administrazio Departamentuari eskaera egin zion. Baita onartu ere. Jesus Arrese alkateak departamentuak egindako kudeaketa eta emandako laguntza eskertu zuen. Despeditu berri diren lanak mustu zituzten asteartean, Amelia Salanueva kontseilaria eta Pedro Pegenaute departamentuko zuzendari nagusia Ziordian zirela. LanakZiordiko Udalak Dona Maria eta Telleria kaleen eta  Milagros ermitaren inguruko lurra berritu du. Asfaltoa eta galtzada-harriak erabili ditu horretarako. Lanek 325.000 euroko aurrekontua izan zuten. Nafarroako Gobernuak 161.886 euroko laguntza eman zuen. Horretaz aparte, lau urteko planaren barruan erabilera librerako udalak jasotako 54.447 euroak ere lan horretara bideratu ditu. Arrese alkateak azaldu digunez, galtzada-harriak behar bezala egonkortu arte, bi aste, hesiz inguratuta egonen dira. Bestalde, lanek aurreko asteko euriteen proba ederki pasa zutela azaldu digu alkateak. "Euri ura behar bezala jaso zen estoldetan".Bestalde, Estatuko funtsetik jasotako 46.000 euroekin Ziordiko Udalak plazako zorua berritu zuen.