Alkatetzako taldea berriro aurkeztuko da

Guaixe 2011ko martxoaren 23a

Maiatzak 22ko udal hauteskundetara egungo alkatetzako taldea aurkeztuko dela aurreratu digu Jesus Arrese alkateak. Berarekin batera Roberto Cristobal, Epi Agirre eta Fernando Fuste joanen dira zerrenda. Hura aurpegi berriekin osatuko dutela gaineratu digu Arresek. Alkateak esan digunez, "aurkezteko arrazoia zenbait egitasmo egiteko daudela da eta horiek despeditu nahi genituzke". Herria hobetu eta ziordiarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz lan egiteko nahia azaldu digu. Arresek argitu digunez, independente gisa aurkeztuko dira, NaBairen izenpean. "Legeak sinadurak biltzera eta paper pila egitera behartzen gaitu eta horiek ez egiteko koalizioaren izenean independente gisa aurkeztea erabaki dugu".