Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande goizean jende asko bildu zen Irurtzungo plazan, Itxipuruk antolatutako bigarren eskuko azokak erakarrita. Azokak ateak zabaldu eta ordu erdi eskasean saldu ziren etxetresna elektriko guztiak. Izan ziren, hala ere, arropa, disko, liburu eta bestelako objektuak salgai. Mauka ederrak opatzeko aukera izan zen. Salmenta postuen atzean Atakondoa eskolako DBHko ikasleak ere izan ziren. Åzken hilean kontsumo arduratsua landu dute eta ikastetxean bertan ere bigarren eskuko azoka antolatu zuten. Guztiaren salmentarekin 1.447 euro eskuratu zituen Itxipuruk, eta beste ekitaldietan ateratakoarekin 2.138 euro bildu dituzte. Diru hori guztia Gironako San Jose erlijiosoen kongregazioak Ruandako Nyarusangen duten nutrizio zentrora bideratuko da. Animaliendako borda handitzeko eta baratza ixteko erabiliko da. Populazioaren artean untxiak eta barazki haziak ere banatuko dituzte.