Bigarrenez Arrese alkate

Guaixe 2011ko maiatzaren 27a

Udala berritzeko hauteskundeetan Sakanako parte hartze handiena izan da Ziordian. 10 herritarretatik 8 joan ziren botoa ematera, hau da, duela lau urte baino 38 ziordiar gehiagok eman zuten botoa. Hauteskunde lehian aritu diren bi zerrendak boto kopuru bera hazi dira, 18, beraz, aurreko deialdiko antzeko ehunekoak mantentzen dira. Jesus Maria Arrese Galbete buru duen zerrenda botoen erdiak eskuratu du. NaBai2011 izenarekin aurkeztu diren independenteak lau zinegotzi eskuratu dituzte. Bilduk aurreko deialdian ezker abertzalearen baliogabetutako zerrendak baino ziordiarren babes handiagoa lortu du, %45,58. Parlamentua berritzeko hauteskundeetan Bilduren zerrenda izan da ziordiar gehienek babestu dutena, NaBairi postua kenduz. Aurreko deialdian ezker abertzalearen zerrenda baliogabetuak baino 30 boto gehiago eskuratu ditu. NaBai2011 izan da 2. indarra. Koalizioak 12 boto galdu ditu,  8 puntu. UPN izan da ziordiarren 3. aukera. PP aurkezteak Ziordian erregionalistak 13 boto galtzea ekarri die. Popularrek, bestalde, 25 ziordiarren babesa jaso dute bakarrik aurkeztu diren honetan, %9,16. Sozialistek boto bakarra galdu dute deialdi batetik bestera. Ziordian parlamenturako aukera abertzaleak 18 boto egin ditu gora. Eskuineko alderdiak ere babes handiagoa eskuratu dute, 12. Udalaren osaketaNaBai 20111. Jesus Maria Arrese Galbete2. Roberto Francisco Cristobal Azkona3. Fernando Fuste Martin4. Epifanio Agirre ImazBildu1. Teodoro Percaz Mendia2. Maria Dolores Ruz Capellan3. Iñigo Otxoa Etxeberria