Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Harri bat zelakoan zegoen, bigarren begiratu bat eman zion beste aldetik eta orduan oina ikusi zuen eta orduan konturatu zen ontto baten parean zegoela. Harrituta gelditu zen Sergio Arregi Fernandez de Garaialde y Lazkano: "sekula hartu duen ontto handiena". Baskulan 1,250 kiloko pisua eman zuen onttoak.Arregik larunbatean opatu zuen onttoa, Ziordiko basoan. Zaletasunak eraman zuen basora. Sergiok ez du bere burua mikologotako baina ontto, perretxiko, gibelurdin eta neguzizak biltzen ditu soilik, "gainontzekoak adituendako uzten ditut".Jakinarazi digunez, maiatza hasieratik ari da onttoak hartzen: "garila bitartean ateratzen dira, baina toki jakinetan. Ez udazkenean bezala, edozein tokitan ateratzen direla". Arregik esan digunez Ziordian ontto zaletasun handia dago.Onttoak zein fin izan duen galdetuta, amak prestatu zuela esan digu Arregik. "laminatan moztuta, oliba olioa, gatz eta pipermin gorri pixka batekin, primerakoa".