Arreseren bigarren legegintzaldia

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Udal berria osatu zuen azken herria izan zen Ziordia. 13:00etan hasi zen plenoa, 20 bat pertsona lekuko zirela. Jesus Arrese Galbete bere taldeko lau bozekin izan zen aukeratua alkate. Bilduk ez zuen hautagairik aurkeztu. Batzarraren bukaeran, bi zerrenda-buruen artean hika-mika egon zen. Bilduko Teodoro Percaz Mendiak idatzi bat irakurri nahi izan zuen, eta alkateak ez zion hitzik eman nahi izan hasieran, baina, idazkariaren bitartekaritza eta gero, idatzia irakurri zuen Bilduko kideak. Bilkura eta gero Bilduk auzatea eskaini zuen udaletxearen kanpoko aldean eta bilkura aretoan zegoen jendeari gehiago batu zitzaion. Udalaren osaeraNaBai 2011Jesus Maria Arrese GalbeteRoberto Francisco Cristobal AzkonaFernando Fuste MartinEpifanio Agirre ImazBilduTeodoro Percaz MendiaMaria Dolores Ruz CapellanIñigo Otxoa Etxeberria