Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilduk ziurtatu zuenez, "ez dugu inolako konfrontazio politikorik zabaldu nahi egoera honengatik, persona bakar batekin harremana duen kasu puntuala delako. Pertsona horrek ekintza eta jarrera bortitza erakutsi du eta egoera horri irtenbidea eman behar zaio"Atzokoan Bilduk prentsaurrekoa eman zuen Ziordian, bere zerrenda-buru Teodoro Perkazek eta JAG bizilagunak "alkatearen eskutik jasan zuten eraso larria" errefusatzeko. Agerraldian Loli Ruz, Ziordiko zinegotzia egon zen, Garazi Urrestarazu eta Gurutze Rodriguezekin, Altsasu eta Olatzagutiko alkateekin batera. Bilduko ordezkariek ukatu egin zuten liskar edo borrokarik izan zenik. "Egi bakarra da Arrese jauna izan zela bortizkeria erabili zuen bakarra. Horregatik bera da erasoa egin duena eta gertaera tamalgarri horren arduradun bakarra".Bilduko ordezkariek alkatearen dimisioa eskatu du eta gaia ezohiko bilkura batean aztertuko da. Astelehenean esan zutenez, "gertatutakoak ez du inolako justifikaziorik eta ezin da inondik inora onartu, are gehiago herriko alkatea den heinean". Bildu ere Ziordiko NaBaiko zinegotziei eta haren zuzendaritzari zuzendu zitzaien: "Arrese jaunak dimisioa ematen ez badu, egin dezatela beharrezko kudeaketak, egoerak eskatzen duen tokian egon daitezela, egoerari aurre egiteko egin beharrekoa eginez". Bilduko kideen iritziz, ezin da onartu egoera horrek udal funtzionamendu normala ekiditea, "eta horrela Ziordiko populazio osoa kaltetzea". Bilduk esan zuen NaBairi dagokiola Ziordiko Udala zuzentzea eta alkatetzarako beste pertsona bat izendatzea. "Bide hori errazteko prest gaude". Herrian sortu diren tentsioak gainditzeko "esfortzuak batzeko deia egin zuen Bilduk.