Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Juan gaueko istiluen ondoren, Bilduk alkatearen dimisio eskatu zuen. NaBairen botoek atzera bota zuten eskaeraAsteartean ezohiko bilkura egin zuen Ziordiko Udalak. Gai ordenean puntu bakarra: Jesus Arrese Galbete alkatearen dimisio eskaera, Bilduk aurkeztuta. Koalizioko kide Iñigo Otxoa izan zen dimisioa eskaera argudiatu eta eskaera egin zuena. Bilduko kideak gogora ekarri zuen alkateak haien zerrenda-buru Teodoro Percaz Mendia eta beste herritar bat kolpatu zituela. Alkateak ezin duela inor kolpatu eta dimisio eskaera berretsi zuen. Bilduk bere argudioak eman eta gero, alkateak beste zerbait esaterik zuten galdetu zien. Ez zen aipamenik egin. Alkateak gertatutakoagatik barkamena eskatu zuen berriro. Guaixeri egindako aderazpenetan bere bertsioari eutsi zion: deskalifikazioei erantzun ziela eta bera ere kolpatu zutela. NaBaik gertakari isolatu hori udal kudeaketarekin ezberdindu nahi izan du. Erantzuteko txandarik ez zegokiola iritzita, alkateak ez zion hitza eman Percazi, eta bozketa egin zuten. NaBaiko lau zinegotziek dimisio eskaeraren kontra egin zuten eta Bildukoek alde. Bozketaren ondoren, 10 minutu iraun zuen bilkura bukatu zen. Ondoren esan zirenak ez ziren aktan jaso. Tentsioa nabarmena izan zen astearteko plenoan. Bestalde, hainbat sakandar eta ziordiar presente izan ziren. Arrese dimisioa zioten kamisetak eta kartelak zeramaten.