Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, herriko festak zirela eta, Ziordiko herriko plazan aizkora apustua antolatu zen, arratsaldeko 18:00etan. Floren Nazabal alde batetik eta Arkaitz Jauregi, Eloy Corchero, Iñaki Vazquez eta Iban Resano bestetik izan ziren erakustaldian. Florenek 14 enbor moztu behar izan zituen, gainontzekoek, ordea, enbor bana eta txanda librean bakoitzak 5 enbor moztu zituzten.Azkenean, gazteek irabazi zuten, ez oso alde handiarekin, Nazabalek 34 minutu behar izan zituen enbor guztiak mozteko eta gazteek 20 segundo gutxiagotan bukatu zituzten lanak. Kontutan hartu behar da Nazabalek 24 ordutan 4 erakustaldi egin zituela, beraz, ulertzekoa etxarriarra indarrik gabe gelditzea. Hala ere, ezin da ahaztu gazteek ere erakustaldi paregabea eta maila ona eskaini zutela.