Ziordin Amaiur irabazle garbia

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Amaiurrek ziordiarren babes zabala eskuratu zuen igandean eta lehen indarra bilakatu da. UPN-PP koalizioa bigarrena da 11 boto gehiago eskuratu ondoren. Sozialistek dozena bat boto galdu dituzte eta laugarren postura jaitsi dira Ziordian, haien aurretik Geroa Bai kokatu baita 34 botorekin. Ezker Batuak ¡zituen bost babesetatik bi galdu ditu.Ziordiarren artean Amaiur eta Geroa Bairen aldeko hautua nagusi da (137). Duela hiru urte baino 11 boto gehiago ditu abertzaletasunak Ziordian (NaBai 52 eta abstentzioa 74). UPN-PP eta PSN taldeak hiru urtetan boto bakar bat besterik ez du galdu Ziordian eta 79rekin gelditu da. Bestalde, NaBaik 2008an lortutako emaitzekin alderatuta Geroa Baik Ziordian 18 boto gutxiago eskuratu ditu.