Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nabarraldeko presidente Tasio Agerrek sari emate ekitaldian azaldu zuenez, "Nafarroako eta Euskal Herriko nortasunaren defentsan eta sustapenean egindako lanetan nabarmendu pertsona zein erakundeak aitortu" nahi dituzte. Aurtengo omendua, Benito Lertxundi, "mende honetako euskal kulturako erreferente garrantzitsuenetakotzat" jo zuen. Agerrek Lertxundiz esan zuen Pirinioen alde bietako biztanleak batu dituela musikaren botere sinbolikoa bidelagun eta ahazturaren atzaparretan eroritako kantak berreskuratzeko egindako lana goraipatu zuen.Txalo artean jaso zuen jaso zuen Orioko kantariak saria, makila bat, aurtengo Noaingo martxan jendeak eskuz esku ibili zuena. Txalo jo ziotenen artean euskal kulturako hainbat izen ezagun, tartean, Eugenio Arraiza, Asisko Urmeneta edota Olatz Zugasti. Haiekin batera makina bat ziordiar eta sakanadar.Ziordiko udaletxeko sarreran omenduari aurreskua dantzatu zioten. Aldean izan zituen Nabarraldeko kideak, Ziordiko udaleko ordezkariak, baita Sakanako Mankomunitatekoak ere. Ohorezko agurraren ondoren ekitaldia udal aretoan segitu zuen.EkitaldiaJesus Arresek guztiei harrera egin ondoren Fernando Fuste zinegotziak hitza hartu zuen Ziordiko historiaren zenbait zertzeladen berri emateko. Herrian gaztelarren erasoaldiei aurre egiteko defentsen berri eman zuen. Aldi beran, gogora ekarri zuen 1489an Nafarroako eta Gaztelako erreinutako ordezkariek markatu zuten mugarrien lerroa, "bi erreinu ezberdin eta independenteren arteko akordioen berri ematen diguna". Haietako bati Konkordia Mugarria deitu ziotela azaldu zuen: "han biltzen baitziren bi erreinuetako ordezkariak eta han ezadostasunen inguruan aritzen ziren, jakitun zirelako zenbat eta arazo handiagoak orduan eta akordio behar handiagoa zutela. Orduan, Ziordian, Nafarroa defendatzen zen eta Ziordian Gaztelarekin akordioak egiten ziren".Konkistaren mendeurrenaren atarian, Fustek ariketa bat proposatu zien bildutakoei: "pentsa dezagun abesti bat sortzen dugula. Letrak, egungo nafarren lanaz, borrokaz, adoreaz, aldarrikapenaz eta esperantzaz ariko dena eta, musika, bakeaz, memorioaz, eskuzabaltasunaz, Nafarroako independentziaren alde Ziordian hil zirenendako errekonozimenduaz eta atsedenaz ariko dena".Nabarralde elkarteko presidente Tasio Agerrek Ziordiko Udalaren elkarlana eskertu ondoren, tokiaren aukeraketaren zergatia azaldu zuen: "esanahi sinbolikoa zuen egoitza aukeratu nahi zutela. Sariak heldu den urtean zehar eginen diren ekitaldien aurrekaria izatea nahi genuen". Horregatik aukeratu zuten Ziordia, duela 500 urte Albako dukearen tropak Nafarroan sartzen ikusi zituen lehen herria izan zelako.Agerrek Nafarroaren Egunean esan zuenez, "Ziordira etorrita gure estatus subiranoarekin bukatu zuen gerra ekintza hura hasieratik gaitzesten dugula sinbolizatu nahi dugu. Eta armada arrotz hark eragindako bortxa sufritu zuten sakandarrekin, nabarrekin bat egiten dugula adierazi".Bildutakoen artean arabarrak ere baziren eta konkista garaiko herkideez gogoratu zen Agerre: "hango biztanleek ere, esan zaigunaren kontra, gogotik sufritu izan baitzuten inposatutako konkista hura. Heriotza mehatxupean parte hartzera eta gerra hura ordaintzera behartuta".ManifestuaNabarraldek Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren harira prestatutako agiria Iñigo Otxoa zinegotziak irakurri zuen. Hartan, besteak beste, Nabarraldek dio erakunde ofizialek data hori egungo oparotasun eta etorkizuneko zoriontasunaren oinarri gisa ospatu nahi dutela. Elkarteak salatu adierazpenean salatu du historia desitxuratu eta memoria historikoa manipulatu dutela, "konkista gerra hura isilarazi eta itunaren eta nafarren borondatezko bat egitearen ideia zabaltzeko asmoz".Konkista baino askoz lehenagotik Nafarroa aske zela aldarrikatzen du Nabarraldek, "Pirinioetako kulturan sustraiturik, parekorik ez zuen Estatua sortu zen". Guztiagatik, elkartearen agiriari babesa ematen dioten elkarte eta banakoek adieraziko dute haien nortasuna euskalduna dela, "gure hizkuntza eta kultura bezala, eta euskaldun gisa, gure presentzia mundu zabalean nafar Estatuaren bitartez bakarrik gauzatu dela".OmenduaMakila eskutan jaso aurretik gela betetzen zuten pertsonei zuzendu zitzaien Benito Lertxundi: "jendeak esaten dit zenbat eman diedan; zinez, ez naiz konturatzen zenbat eman dizuedan. Badut inpresioa eman baino hartu egiten dudala. Eta halako egoeratan horrek jartzen nau zalantzan. Zorretan sentitzen naizelako".Orioko abeslariak esan zuenez, "ni ez naiz gauza asko egiten dituen horietakoa, ez. Halakoek sariak beharko dituzte. Baina bizitzeko gauzak egiten dituenak, ez. Sen horrek hegoak ematen dizkio bati, jakintzaren hegaldirako. Ni horietako bat naiz. Zinez mila esker makila honek adierazten duen afektu guztiagatik". Makila gordeko badu ere, bere ibilbide guztian jarraitzaile izan dutenei eskainia dagoela saria esan zuen.