Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Modu eraginkorrean Ziordia argiztatu eta, aldi berean, dirua aurrezteko asmoz, Ziordiko Udalak herriko farola guztietatik bonbillak kendu eta LED bidezko argiztatze sistema jarriko du. Farolen besoak mantendu eginen dira eta farolak berriak izanen dira. Bestalde, 3 metro luzeko farolak kendu eta 5 metrokoengatik ordezkatuko dira.Udaleko kideek jakinarazi digutenez, egungo 150 watioetatik 30 edo 50 watiora pasako da. Gainera, potentzia 22:30etik aurrera %25 eta 50 artean ere murriztuko da. Lanak 125.000 euroko aurrekontua du. Egin beharreko inbertsioaren %40 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin estaliko da. Horretarako argiztatze sistemaren auditoria bat pasa behar izan du. Ziordiko Udalak aurten 490.000 euroko aurrekontua du eta aipatutako lana da aurten eginen den inbertsio handiena. Horretaz gain, legedia betetzeko, igerilekua ixteko hesia jarri dute 10.000 euroren truke. Basoan bideak egin dituzten eta horiengatik 8.000 euro pagatu du udalak. Bestalde, festetarako 20.000 euro izan dira, iaz baino 3.000 euro gutxiago. Urtero moduan, elkartea festen antolakuntzaz arduratu da. Iaz festei egun bat kendu zitzaien eta aurten diru gutxiagorekin ospakizunak, atzera ere 5 egunekoak izan dira. Mugarrien inguruko erakusketaFernando Fuste zinegotziak jakinarazi duenez azaroan Ziordiko mugarrien inguruko erakusketa izanen da. Erdi Arotik egungo garaietara, Gaizkileen Muga zenetik mugak izan dituen aldaketen berri emanen da erakusketan.