Aralurren kontuan gobernuak esku hartzeko zain dago udala

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Udaberri hasieran Aralur enpresa Gipuzkoan atez ateko bilketarekin jasotako materia organikoa, guztiz konpost bihurtu gabea, jasotzen hasi zen. Ziordiarrek usainengatik kexu agertu ziren. Udalak Nafarroako Gobernuari jakinarazi zion hondakinak behar bezala biltegiratuak ez zeudela. Horren berri idatziz eman zion udalak eta gobernuari proposatu zion enpresaren jarduera aldi baterako etetea, biltegiratzeko gunea egokitu bitartean. Gobernuak ekiteko zain dago Ziordiko Udala. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen Partzuergoari eskatu dio Aralur enpresa ikertzeko, Gipuzkoako hondakinen zati bat han tratatzen delako.