Udalak hondakin organikoendako 5 edukiontzia eskatu du

Guaixe 2012ko abenduaren 13a

Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integratuak (NHKPI) 2020rako ezarritako helburuak betetzeko Ziordiko Udalak herrian 5. edukiontzi bat jarri nahi du: edukiontzi marroia, hondakin organikoak jasotzeko. Horrekin batera, Ziordiko eskaera betetzeko Sakanako Mankomunitateak neurriak hartzeko eskatu du udalak. Hala erabaki zuen azaroaren 29an egindako ezohiko bilkuran. NaBaik alde bozkatu zuen eta Bilduk kontra. NHKPIn jaso denez hondakin organikoen erdia jaso beharra dago eta %10 besterik ez du izan behar biohondakina ez dena. Helburu hori 5. edukiontziarekin lortu daitekeelako aurkeztu zuten koalizioko 4 zinegotziek mozioa, haien izenean. Jesus Arrese alkateak lau argudio eman dizkigu erabakia hartzeko. Batetik, kostua. "Mank-en ikerketan onartzen da atez atekoa %30 garestiagoa dela". Horretaz gain, azaldu digu Ziordiko populazioaren %60-65 adineko jendea dela. "Ohitura aldaketek eragozpen aldaketak sortu ditzake". Aldi berean, zikinkeria eragozteko neurria badela ere azaldu digu Arresek: "herrian haizeak gogor jotzen du. Haizeak poltsak edo baldeak botatzen dituenean, zeinek jasoko ditu lurretik? Udal langilea ez dago horretarako eta Mank-ekoek nahikoa lan izanen dute". Azkenik, atez atekoak pertsonen pribatutasuna ere urra dezakeela argudiatu du alkateak.Udalak hartutako erabakiaren berri Mank-i jakinarazi ondoren erantzunik ez dutela jaso jakinarazi digu Arresek. Ibarreko erakundearekin biltzea espero du udal ordezkariak. Bitartean ziurtatu du erabakia ez dela atez ateko sistemari kritika. Mank-en proposamenaren defentsaBilkura berean Bilduk beste mozio bat aurkeztu zuen, baina ez zuen aurrera egin. Koalizioak eskatu zuen Mank-ek ezarri nahi duen hondakinen gaikako bilketari buruzko informazioa udalari eta ziordiar guztiei eman arte erabakirik ez hartzeko. NaBairi "presaka aritzea" leporatu zion BildukKoalizioak gogora ekarri zuen Ziordiko Udalak hondakinak biltzeko eskumena duela 20 urte utzi zuela Mank-en esku. "Nola bete nahi du udalak utzia duen eskuduntza bat erabiltzea, Mank-en estatutuak segitu gabe?" Alkateak udaleko kideei Mank-en proposamenaren berri ez ematea salatu zuten. Baita alkateak gaiaren inguruan erabakiak hartu diren Mank-en batzarretan parte hartu ez izatea ere. Udalak Mank-i bestelako bilketa sistemak zergatik ez dion proposatu galdetu zuten Bilduko kideek. Aldi berean, Bilduko kideek baieztatu zuten biohondakinak biltzeko 5. edukiontzia erabiltzeak ez duela NHKPIn ezarritako helburuak beteko. Horretarako Gipuzkoa eta Kataluniako esperientzietan oinarritu ziren. "Hondakin ezegokien kopurua %40a gainditzen da eta edukiontzian bildutakoa hondakindegian edo erraustegian bukatzen du. Atez atekoan bildutako biohondakinen %2 da ezegokia".  Bildutik atez ateko hondakin bilketa sistema "malgu eta egokigarri" baten alde egin zuten. Autokonpostatzearen bidez biohondakinak ez jasotzeko aukera egon daitekeela azaldu zuen Bilduk. Azkenik, NaBairi eskatu zion hurrengo bilkuran argitzeko nola eta zein kosturekin ezarri nahi duten 5. edukiontzia.