Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatza hasieratik langabezian zeuden bi ziordiar udalarendako ari dira lanean. Ziordiko Udalak sei hilabeteko kontratua egin die. Denbora tarte horretan, garbiketa, igerilekuak, bideen hobetzea eta bestelako lanak eginen dituzte. Haien soldata udalak eta Nafarroako Gobernuak erdibana ordainduko dute. Udalak Gizarte Zerbitzuen mankomunitatearen bidez ez du kontrataziorik egin, ondoren Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik jasotzea ziurtatuta ez zuelako. Aurten udalak 300.055 euroko aurrekontua izanen du. Jesus Arrese alkateak azaldu digunez, ez da inbertsiorik izanen. "Aurrekontu kontinuista da eta arlo guztietan behera egin da". Horren arrazoia Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza falta eta udalaren sarrera handien den harrobia grebagatik jarduerarik ez duela. Bestalde, alkateak jakinarazi du aurki igerilekuen kudeaketa hartzeko deialdia eginen duela.