Festetan sartu da herria

Guaixe 2013ko irailaren 6a

Aurtengo festek joan zen urtekoek baino egun bat gutxiago izango zutela ikusirik Ziordiko Gazte Asanbladak (ZGA) egun bat antolatzea erabaki zuen. Gauzak horrela egun bat lehenago eman zioten ongi etorria Ziordiko festei. Gazteen bazkaria, txupinazoa, euskal dantzak, bideo proiekzioa... Giro ezin hobean murgildu ziren festetan herriari gonbitea eginez. Herenengungo herri afarian, esaterako, 70 pertsona elkartu ziren. ZGAk azaldu duenez, herria bizirik dagoela adierazten duten urteko egunik esanguratsuenak festak dira, hori dela eta udalak hartutako erabakiarekin desadostasuna agertu dute. Beharrezko jotzen dute 5 egunak mantentzea. Gainera, "ongi pasatzeko eta hainbat motatako ekintzak antoaltzeko diru askoren beharra ez dago" komunikatu baten bidez azaldu diete herritar guztiei.Lazaro Echeverriako langileek bota zuten atzo Ziordiko festetako hasierako etxajua. Bilduko zinegotziek etxajua botatzeko egindako gonbitea eskertu zuten eta gaitzetsi zuten azken hilabeteotan Ziordiko alkatetzatik jasotako bazterketa. "Hauxe da momentua jakin dezazuen alkatea eta haren inguruan dauden pertsonek mespretxatu gaituztela eta ez digutela utzi udal barruan gure burua adierazten. Besterik gabe eskerrik asko zuei guztioi gaur eman diguzue aukerarengatik" adierazi zuen Iñaki Lasa Lazaro Echeverriako langileak. Haren atzetik Ziordia eta Altsasuko langileek banan-banan piztu zuten suziria txalo artean. (Alkatetzako taldeak ez du mozio bat bera ere tratatzen, ezta lan gatazka horrena ere). Gazte Asanbladaren egitarauaIrailaren 6a, ostirala: Mozorroen eguna (gaia: oihana)19:00etan kalejira eta poteoairalaren 7a, igandea: 22:00etan afaria: "Euskal preso eta iheslariak etxera"