Onik opatu zuten galdutako zizazalea

Guaixe 2013ko azaroaren 4a

Larunbatean, 23:30ean, onik opatu zuten Urdalur ingurura ziza bila joandako 64 urteko gizon tolosarra. Euripean, Urdalurko uharkan utzi zuen autora ezin iritsi zegoela ohartuta iloba bat gaztigatu zuen telefonoz eta hark 19:40 aldera larrialdi zerbitzuei pasa zien oharra. Harekin telefonoz harremanetan jartzerik ez zegoenez, Foruzaingoa, Guardia Civila eta Ertzaintza hasi ziren haren bila partzonerian. 23:30ean basozain batek Araban, Nafarroako mugatik gertu eta Urdalurtik 20 minutura opatu zuen gizona. Gizona onik zegoen, baina mela-mela ez baitzuen berokirik.