Aralurrek araudira egokitu beharko du pabilioi bat

Guaixe 2014ko urt. 30a, 19:30

Pasa den urte akaberan auzitegiek emandako epai batean jaso zen Aralur SL enpresak egindako pabilioi berria legez kanpokoa dela. Legera egokitzeko Ziordiko Udalak aldez aurretik hirigintza arloan egindako hainbat eskaera bete beharko lituzke: urbanizazioa, lagapenak eta beste. Ziorditik adierazi digutenez, gaur egun enpresan ez dago jarduerarik.

2012ko udaberri hasieran Aralur enpresa Gipuzkoan atez ateko bilketarekin jasotako materia organikoa, guztiz konpost bihurtu gabea, jasotzen hasi zen. Ziordiarrek usainengatik kexu agertu ziren. Udalak Nafarroako Gobernuari jakinarazi zion hondakinak behar bezala biltegiratuak ez zeudela. Foruzainen ikuskaritzaren ondoren, jarduera hori egiteko Aralurrek hainbat lan egin behar zituela adierazi zuen gobernuak. Gaur egun 30 tona inguru materia daude lantegi inguruan.