Running Ziordia taldeak herri lasterketa antolatu du, lehendabizikoz, Ziordian. Ekainaren 1ean jokatuko da Ziordiko I. Herri Krosa, 12:00etan abiatuta. 7,5 kilometroko proba izanen da. Aurretik kategoria txikiko lasterketak jokatuko dira.
www.dantzalekusakana.com
Izena ematea dohain da, baina egunean bertan elikagai bilketa egingo dute antolatzaileek eta nahi duenak kolaboratu dezake. Izena ematea aurretik egin daiteke, www.dantzalekusakana.com web gunean, edo egunean bertan, Ziordian. Proba Sakanako Koparako baliagarria izango da. Lehendabiziko hirurendako sariak izango dira eta korrikalarien artean sariak zozketatuko dira. Informazio gehiagorako Facebookera jo daiteke, Running Ziordia taldera.