Running Ziordia taldea buru-belarri lanean dabil igandean jokatuko den I. Ziordiko Herri Krosa antolatzeko. Ziordiko herri gunea hartzen duen zirkuitu polita antolatu dute. Korrikalariek hiru itzuli eman beharko dizkiote aipatu zirkuituari, guztira 6,8 km osatzeko. Proba Sakanako Atletismo Koparako baliagarria izango da. Aurretik, 11:00etatik aurrera, kategoria txikikoen probak jokatuko dira.
Bukaeran, auzate ederra egonen da parte-hartzaile guztiendako eta antolatzaileek produktu loteak zozketatuko dituzte guztien artean. Sailkatutako lehen hirurek saria jasoko dute.
Izena ematea, dohainik
Aurretik izena emateko www.dantzalekusakana.com web gunera jo behar da. Bestela, egunean bertan eman ahalko da izena, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Ziordian.
Elikagai Bankurako jakiak jasoko dira
Izena ematea dohainik da, baina nahi duenak elikagaiak eman ahalko ditu, Nafarroako Elikagai Bankuarendako jaki bilketa eginen baitute antolatzaileek.