Pozik daude Ziordia Running taldeko kideak. Izan ere, arrakastatsua izan da igandean jokatutako I. Ziordia Herri Lasterketa. Estalita esnatu zen zerua, baina eutsi zuen eta arazorik gabe burutu zen lasterketa. Lehenik eta behin kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren, eta 12:00etan, proba nagusia.
110 korrikalari inguruk hartu zuten irteera eta horietatik 104 iritsi ziren helmugara. Korrikalari sakandarrak ziren gehienak, batzuk esperientzia handikoak, eta zaletu soilak besteak. Bakoitza bere erritmoan, Ziordia inguratzen zuen zirkuituari 3 buelta eman eta 6,8 km osatu zituzten. Antonio Etxeberria korrikalari iruindar handia izan zen txapelduna (22:05), Marcos Gomezi ia minutu bat aterata (23:02). Xabier Luisek osatu zuen podiuma (23:20). Emakumezkoetan, Izaskun Beunza olaztiarra izan zen txapelduna (29:52), Karmele Ormazabal (30:12)eta Mari Gwen Davies urdiaindarraren (31:17) aurretik. Sakandarrei dagokionez, Izaskun Beunza izan zen lehen emakumea, eta Javi Moreno altsasuarra lehen gizonezkoa, helmugara 4.a iritsita (23:50).
Kategoria txikikoei dagokionez, aurrebenjeminetan Aitor Monroy eta Leire Simon nagusitu ziren, benjaminetan Oier Puyol eta Karla Lorea, kimuetan Lander Peral eta Naroa Barriola eta haurretan Unai Puyol eta Sara Lorea.
Proba bukaeran auzate ederra izan zen guztiendako eta hainbat produktu lote zozketatu ziren.
www.dantzalekusakana.com
Sailkapen osoa, baita kategoria txikienetako lasterketenak ere.
Sakandarrak I. Ziordiko Herri Krosean (6,8 km)
1.Antonio Etxeberria: 22:05
4.Javi Moreno: 23:50
5.Fco. Javier Gomez: 24:41
6.Javier Borrega: 24:46
7.Sergio Garcia de Eulate: 24:50
8.Iban Gonzalez: 24:56
9.Jorge Azanza: 25:01
11.Patxi CAno: 25:32
12.Julen Paniagua: 26:06
13.Andoni Azanza: 26:10
14.Isidro Asuraarrena: 26:14
15.Urko Berdud: 26:20
16.Mikel Lakuntza: 26:42
18.Iker Flores: 26:48
21.Iñaki Ganuza: 27:14
22.Adur Senar: 27:21
24.Fernando Ganuza: 27:50
25.Santi Agirre: 27:50
26.Juantxo Azurmendi: 27:50
27.Martin Somocurcio: 28:07
29.Iñigo Urteaga: 28:54
31.Jose Ramon Ramirez: 29:06
32.Juan Carlos Perez: 29:06
34.Borja Gonzalez: 29:14
35.Iker Grados: 29:24
36.Pedro Aritz: 29:24
37.Urko Agirre: 29:24
39.Izaskun Beunza: 29:52
40.Egoitz Aldaz: 29:54
41.Iñaki Gallego: 30:06
45.Sergio Ondarra: 30:12
46.Javier Pain: 30:12
47.Gorka Garcia de Eulate: 30:12
49.Kike Aldasoro: 30:12
52.Jonatan Medina: 31:02
53.Juan Jose Otsoa: 31:16
54.Mari Gwen Davies: 31:17
56.Ruben Izko: 31:38
58.Juan Jose Gomez: 31:47
60.Jesus Guzman: 32:17
61.Carlos Manero: 32:17
65.Iurgi Flores: 32:40
67.Alain Gabirondo: 33:00
68.Saray Garasa: 33:02
69.Ion Zubiria: 33:11
72.Jose Mari Mercero: 34:04
73.Ismael Lopez de Goikoetxea: 34:04
75.Javier Pain: 34:15
76.Haizea Ramirez de Alda: 34:21
77.Jose Luis Mendia: 34:30
78.Fernando Mazkiaran: 34:34
79.Beatriz Arguelles: 34:40
80.Jon Garasa: 34:40
81.Bel Pozueta: 34:40
82.Iñaki Gurmindo: 34:53
87.Gurutz Zubiria: 36:17
88.Jose Mari Bello: 36:33
89.Iker Perkaz: 37:24
95.Erkuden Flores: 39:01
96.Alberto Anton: 39:01
103.Nuria Pozueta Fernandez: 44:57
104.Mila Fuste: 44:57
*Oharra: Sailkapenean ez dago korrikalarien jaioterrien daturik eta gerta daiteke norbaiten datua ez agertzea.