Madrilen, Axio gogoan

Guaixe 2014ko uztailaren 10a

Berriki hil den Jose Ignazio Flores Berastegik, Axiok, makina bat lagun utzi ditu bazter guztietan. Haietako bat Madrilen, Luis Puicercús, Putxi. Madrildarra idazlea da eta zendu berri den sakandarraren biografia laburra argitaratu du Lo que somos ezkerreko web orrialdean. Puicercúsek idatzian, besteak beste, Axio diktadura garaian atxilotu eta espetxeratu zutenekoa, harategia bitan txikitu ziotenekoak edota herri kirolarekin zuen konpromisoa nabarmentzen ditu.