Eguerdian piztu du Juan Mari Urteagak Ziordiko festetako etxajua. Aitortza horrekin batera, udalak auzateetan erabiltzen diren zilarrezko taza edo barkillo bat oparitu dio, herriko armarria ondoan ikusgai zuena. Aurretik Mirari ermitan izan den elizkizunean herritarren esker ona ere jaso du. Elizkizunean zeuden guztiak Urteaga agurtu dute, banaka, Pako apaizak hala eskatuta. Ondore oroigarri ba eman diote. Auroroek ere erronda egiten ari zirela traumatologo omenduaren etxean geldialdia egin duten eta hainbat habanera kantatu dizkiote.
Txupinazoaren ondoren auzatea izan da eta animatuenak, eztarria garbitu ondoren, kantuan hasi dira. Txikienak, trikiti doinuak lagun, kalejiran abiatu dira herrian barna, pankartak aldean zituztela.