Lau kale berritzeko lanean

Guaixe 2014ko azaroaren 13a

Langileak kalea berritzeko lanean.

Duela bi aste hasi ziren Santesteban eraikuntza enpresako langileak Ziordian lanean. Santa Maria, Solana, Ermita auzoa eta Goiko iturriko plazako kaleak hartuko dituzte lanak. Euri urak jasotzeko sareak eginen dituzte. Aldi berean, ur beltzak jasotzen dituzten sareko hainbat puntutan arazoak dituzte eta horiek ere konpondu nahi ditu Ziordiko Udalak. Gainontzeko sareak aurreko legegintzaldian berritu zituen udalak. Aldi berean, gasa, argindar eta argiteria publikoko kableak lurpean sartu zituzten.

Egin beharrekoan egin ondoren, zorua berritzeko porlana eta galtzadarriak erabiliko dituzte. Lanak hiru hilabetetan despeditzea aurreikusten da. Baina hori horrela izateko eguraldiaren ezinbesteko laguntza izan beharko dute langileek. Haiek despeditzean 270.000 euro jasoko du enpresak.