Santa Luzia mokaduak

Guaixe 2014ko abenduaren 16a

Igerileku parean zegoen garai batean Santa Luzia ermita Ziordian. Badira lauzpabost hamarkada hura eraitsi zela eta harako erromeria galdu zela. Hala ere, ziordiarrek ospakizunari eusten diote. Larunbatean herriko tabernek jatekoak eskaini zizkieten bezeroei. Gaztetxean ere jan-edanak eman zituzten. Trikitixa doinuak ere izan ziren.