Larunbatean aurkeztu zen afizionatuen mailako Lizarte txirrindularitza taldea, Orkoiengo Andia HoteleanTaldeak 10 urte bete ditu eta “txirrindulari profesionalak trebatzeko ilusioarekin” jarraitzen dutela nabarmendu zuen Manolo Azcona managerrak.
Lizarte talde amateurrak 24 txirrindulari ditu, horietatik 12 euskal herritar. Gainontzekoek Catalunyakoak, Andaluziakoak, Kanarietakoak, Huescakoak eta Palenciakoak dira, eta badago kolonbiar bat. Euskaltel taldeko txirrindulari ohi Juanjo Oroz eta Iraia Izkue izanen dituzte zuzendariak. Azconak lana eta konpromisoa eskatu zien txirrindulariei. Taldea igandean Badajozeko Don Beniton abiatuko den Espainiako Kopan eta Euskal Herriko egutegian lehiatuko da, eta baita Frantziar eta Espainiar estatuetako zenbait probatan. Bukaeran, Azconak berak omenaldi beroa jaso zuen. “Talde honek handitzen jarraitu behar du, eta orain arte erakutsi duen egonkortasuna erakusten jarraitu behar du. Txirrindulariak trebatzen jarraitu behar dugu, eta denboraldiko lasterketetan garaipenak lortzeko borrokan sartu. Gure taldea gaztea da, eta gurekin bizpahiru urte daramatzatenak tiratu beharko dute, debutatu dutenak trebatzen jarraitu behar dutelako” nabarmendu zuen teknikariak.
Txirrindulari berrien artean dago Burunda Txirrindularitza Taldeko Quesos Albeniz talde jubeniletatik Lizarte afizionatuetara salto egin duen Asier Ormazabal Fuste ziordiarrak. Bere helburua afizionatuen kategoriara egokitzea da. Zorterik onena opa diogu.
Lizarte tropel amateurreko talderik garrantzitsuenen artean dago. Movistarrera salto egin duen Marc Soler eta Euskadi Fundaziora joan diren Ander Plazaola eta Egoitz Fernandez galdu ditu, baina Jorge Arcas, Antonio Pedrero, Rafael Maruez, Raul Martinez de Morentin, Santiago Ramirez eta Javier Ruz de Larrinaga mantentzen ditu.
Lizarte
Txirrindulariak: Javier Ruiz de Larrinaga, Antonio Pedrero, Rafael Markez, Santiago Ramirez, Raul Martinez, JOrge Arcas, Jon Armendariz, Mikel Ezkieta, Luis Pascual, Mikel Azkoiti, marcos Rojo, Mark Muñoz, Daivd Calmaestra, Oscar Rodriguez, Beñat Ezkieta, Josep Arnau, Sergio Samitier, Hector Carretero, Jaime Castrillo, Martí Marquez, Asier Labairu, Gabriel Irisarri, Tomas Trestrepo eta Asier Ormazabal Fuste ziordiarra.
Managerra: Manolo Azcona.
Zuzendariak. Juanjo Oroz eta Iraia Izkue.
www.equipolizarte.com
Taldearen informazioa.