Aierdi udal taldearekin, herriarekin zerikusia duten ekimenez

Guaixe 2015ko mar. 30a, 20:47
Manu Aierdi Ziordiko alkatetzako taldeko kideekin.

Ziordiko Udaleko alkatetzako taldeak Geroa Baiko parlamentariak herriarekin erakutsitako interesa eskertu dio.

Ziordiko alkatetzako taldea eta Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentariak gaur eguerdian elkartu dira. Legegintzaldi honetan Aierdik Nafarroako Parlamentura Ziordirekin zerikusia duten ekimenez aritu dira. Horien artean dago Nafarroa Arabarekin lotzen duen bigarren mailako errepidearen konponketa. Jesus Arrese alkateak gogora ekarri du lotura eskaera urteetako aldarrikapena izan dela. “Aierdik aurkeztutako mozioari esker toki errepideari jarraipena eman zaio. Gure herriarendako berebiziko garrantzia zuen gaia zen”. Txirrindulariek irabazi duten segurtasuna ere nabarmendu du alkateak.  

Bestalde, alkatetzako taldekoek parlamentariari esker ona azaldu diote. Arresek hala eskatuta, Lazaro Echeverria enpresaren greba bideratzeko “Aierdik lortu zuen enpresako zuzendaritzaren eta langileriaren arteko liskarra konpontzeko Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enpleguko Departamentuak esku har zezala”.