15 ilustratzaile txiki

Guaixe 2015eko apirilaren 24a

Guztiak ere album ilustratu bat sortzeko tailerrean elkartuko dira gaur, 18:00etatik 20:00etara, Ziordiko liburutegian. 6 eta 10 urte bitarteko haurrek Yolanda Arrieta idazlearekin eta Aitziber Alonso ilustratzailearekin album ilustratua egiten ikasiko dute. Mank-eko Euskara Zerbitzuak haurrak albumetara gerturatzeko asmoz antolatu du lantegia, Etxepare sariaren egitasmoaren barruan.