Maiatza parea

Guaixe 2015ko mai. 5a, 08:54

Eguerdian ekin zioten ziordiarrek euren maiatza barga gainean jartzeari. Estreinakoa zuten han jartzen zutena eta 70 bat izan ziren mendira igo zirenak. Lanak berehala egin zituzten. Baina ez zen ziordiarrek jaso zuten maiatza bakarra. Herrira jaitsi eta txipudian herriko txikiak beste maiatz bat jasotzen hasi ziren. Hasieran haiek bakarrik eta ondoren helduen laguntzaz. Hura bukatuta haurrek aurreskua dantzatu zuten. Eguna borobiltzeko elkartean 90 bat pertsona bazkaltzera elkartu ziren.

Ziordiarrak maiatza jaso berritan, goian. Behean, haurrak euren maiatza jasotzen.