Liburutegia, ilustrazio tailerra

Guaixe 2015ko mai. 7a, 09:02
Ziordiko liburutegia sormen tailer bihurtu zen.

Yolanda Arrieta idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak horretan bihurtu zuten Ziordiko liburutegia apirilaren 24an. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Etxepare saria egitasmoaren baitan antolatutako ilustrazio tailerrean 6 eta 10 urte bitarteko haurrek album ilustratu bat nola egin ikasi zuten.