Ur araztegia heldu den urterako

Guaixe 2015ko mai. 15a, 11:47
Ziordiko kintoak etxe batean eskatzen. Artxiboa.

Nilsa enpresa publikoak Ziordiko Udalari hondakin urak tratatzeko planta egiteko lizentzia eskatu dio. Jesus Arrese Galbete alkateak azaldu digunez, Nilsak lanak heldu den urtean egin nahi ditu, ondoren araztegia martxan jartzeko. “Araztegi txikia izanen da, Ziordirako modukoa”. Alkateak lana beharrezkoa dela adierazi digu, “gaur egun Mirari kale ondoan dagoen hobi septikoan biltzen dira ur zikinak. Usainak sortzen dira eta ur beltzak ibaian bukatzen dute. Aldian behin, hobi septikoa garbitzeko Nilsak kamioia bidaltzen du”.

Araztegi berriak horrekin bukatuko du. Texeria bidean, Olatzagutiarako bidean, Ziorditik 600 bat metrora eginen du Nilsak araztegi berria. Hobi septikotik hara hodia luzatuko du. Araztegiak urak garbitu ondoren ibaian bukatuko dute.