Ikastolaren festa jendetsua

Guaixe 2015ko eka. 9a, 13:56

Ziordiak larunbatean populazioa bikoiztu egin zuen. Iñigo Aritza ikastolaren festak Urdiain eta Ziordia arteko familia burundarrak elkartu zituen. 450 pertsona izan ziren bazkaltzen. Goizean herri kirol tailerrak eta beste izan zituzten. Bazkaldu ondoren, berriz, ikasleen dantza koreografiak, tinbalak eta bestelakoekin gozatzeko aukera izan zuten Burundako ikastolaren festan bildutakoek.

Erlazionatuak