Bi egur lote enkantera

Guaixe 2015ko ira. 10a, 09:10

Ziordiako Udalak enkante bidez bi baso aprobetxamendu saldu nahi ditu 97.350,03 eurotan. Aurreneko lotea: 4.205 pago, 238 m3 zur eta 4356,1 m3 egur egiten dutenak. Enkantera 69.315,71 eurotan atera da Urdalur, Lasoroeta, Itzasorota eta Sietekorrale parajeetan dagoen lote hori. Bigarren baso aprobetxamendua: 2.786 pagok, 19,9 m3 zur eta 2.298,1 m3 egur osatzen dutena. Udalak hari 28.034,32 euroko balioa eman dio. Irtxipi eta Etelantegi dermioetan dago. Enkantean parte hartu nahi dutenek euren proposamenak hilaren 28ko eguerdira arte Ziordiko udaletxean aurkeztu behar dituzte.