Arimen gauerako hitzordua

Guaixe 2015ko urr. 30a, 11:03

Garai batean Domine Santu egunaren bezperan arbiak edo erremolatxak hartu, hustu, zuloak egin eta barruan kandela sartuta herrian barna ibiltzen ziren. Garai bateko ohitura berreskuratzeko erremolatxak husteko tailerra antolatu dute Ziordian. Iluntzean elkartuko dira, bakoitzak bere erremolatxa prestatuko du eta piztutako kandelarekin herrian barna ibiliko dira. Ibilbidea despeditu ondoren txokolate beroa dastatzeko aukera izanen dute.