Ziordiko Santa Luzia ermita egungo igerileku parean zegoen, Eginorako bide bazterrean. 1971n zahar berritu zuten, baina urte gutxi batzuk beranduago errepidea egiteko bota zuten. Eraikin xumea zen eta kanpai-horman Sta Lucia ora pro nobis, año 1786 idatzia irakur zitekeen. 1797an gotzainak ermitako kontuetan 657 erreal eta 9 marabedi opatu zituen. 600 erreal ematea eta gainontzekoak sor zitezkeen ohiko gastuak estaltzeko erabiltzea agindu zuen.