Ziordiko Santa Luzia festa 2015

Santa Luziarekin, festa egitaraua

Guaixe 2015ko abe. 11a, 11:49

Igandean ziordiarrek Santa Luzia eguna ospatuko dute. Elizan 13:15ean meza izanen da. Bi bazkari izanen dira, 14:30ean. Alde batetik, adinduak jubilatu elkartean bazkaltzera bilduko dira. Bestetik, gainontzeko ziordiarrendako ere bazkaria izanen da, gaztetxean. Baserritarrez jantzita joateko deia egin dute Ziordiko Udaleko Kultura Batzordetik. Bazkaldu ondoren, 16:30ean, Macrearen bakarrizketa izanen da.

Ohiturari segituz, jan edanak izanen dira nagusi domeka arratsaldean Ziordian 19:00etatik aurrera: Urbasa tabernan ogi-torradak dastatzeko aukera izanen da; Etxaleku tabernan gaztaina erreak; Errekakartea elkartean txokolate-jana izanen da eta, azkenik, gaztetxean sagardotan egositako txorizoa. Festa egunetan ezin falta musikarik eta trikitilari eta pandero-joleak arduratuko dira horretaz.