Giro ederra Santa Luzia egunean

Guaixe 2015ko abe. 15a, 10:50

Igandean festa giro ederra izan zen  Ziordian, Santa Luzia eguna zela eta. Jubilatu elkarteko eta gaztetxeko bazkarien ondoren, Macrearen bakarrizketak tripa jaisten lagundu zien ziordiarrei eta poteo animatua izan zen herrian, trikitilariak lagun. Herrian bizi den musikari baten taldeak ere gaztetxean kontzertua eskaini zuen iluntzean.