2016ko inauteriak Sakanan

Ziordian haurren mozorro festa

Guaixe 2016ko ots. 7a, 12:25

Ziordiarrek etzi haurren inauteria ospatuko dute. Hitzordua 17:00etan jarrita dute. Mozorrotu txikien segizioa osatu bezain laster kalejira abiaraziko dute. Herrian barna euren mozorroekin eta musikarekin ibili eta gero Errekakartea elkartean txokolate-jatea eta ogitartekoak izanen dituzte zain. Helduek, berriz, hurrengo larunbatera itxaron beharko dute mozorrotzeko. Trikipoteoa eta elkartean afaria iragarri dituzte ordurako. Afarirako txartelak salgai daude Urbasa eta Etxaleku tabernetan eta Errekakartea elkartean, otsailaren 8ra arte (hau barne).