Literatur solasaldia Ziordian

Guaixe 2016ko ots. 25a, 08:30

Gaur, 18:30ean, liburutegian.

 

Carlos Ollo Razkin idazle iruindarrak bere azken eleberria aurkeztera etorriko da Ziordira.¿Quién con fuego? (Erein, 2015) liburuan Ollok hilketa bat argitzeko polizia-ikerketa batean buru-belarri murgiltzen gaitu. Nafarroako txoko batean aiton bakarti bat hilik agertuko da. Hilketaren arrazoiak bilatzen hasita sei hamarkada atzera egin beharko dute ikertzaileek, gerra ondorengora. Idazleak irakurlea Iruñetik, Olloaranera, mendialdera eta AEBra eramanen ditu galdera asko sortzen dituen hilketa argitzeko.