Literaturarako bidea

Guaixe 2016ko api. 21a, 10:49

Horixe da, besteak beste, udal liburutegia. Eta larunbatean Liburuaren Eguna dela eta bi jarduera antolatu ditu. Kamishibai teknikarekin ipuin kontaketa izanen da gaur, 18:30ean. Bihar, berriz, antzerkiaren txanda izanen da. Patata tropikala antzerki taldeak Ezer ez da dirudiena antzezlana eskainiko du, 18:30ean, liburutegian.