Anne Lapuentek brontzezkoa ekarri du Valentziatik

Guaixe 2016ko mai. 11a, 13:33

Espainiako Pistako Irristaketa Txapelketako 300 metro sprintean hirugarrena izan zen Sakana Irristaketa Taldeko ziordiarra

Joan den asteburuan Espainiako Pistako Irristaketa Txapelketa jokatu zen Espainian. Sakana Irristaketa Taldeko Anne Lapuente Perezek 300 metro esprintean brontzezko metala irabazi zuen. 1500 metroko finalerako ere sailkatu zen ziordiarra, baina eguraldi txarra zela eta, probak bertan behera gelditu ziren. Espainiako Txapelketan parte hartu zuten gainontzeko sakandarrek ere sailkapen ona lortu zuten.