Zilarrezkoak

Guaixe 2016ko mai. 17a, 08:39

Anne Lapuente zilarrezkoa.

Anne Lapuentek eta Unai Villalobosek Nafarroako Zirkuitu Txapelketan bi zilarrezko domina jaso zituzten

Asteburuan Nafarroako Zirkuitu Irristaketa Txapelketa hartu du Iruñeko Antoniuttik. Sakana Irristaketa Taldeko irristalariak bertan aritu dira. Anne Lapuente Perez ziordiarrak 500 metro esprintean bigarrena sailkatu zen eta zilarrezko domina ekarri du. Bestalde, Barañaingo Lagunak taldean dabilen Unai Villlalobosek zilarrezko domina lortu zuen 500 metro zirkuituan. Haiekin batera Ander Chamorro, Jose Diego Da Costa, Ana Rita Correira eta beste hainbat sakandar lehiatu ziren.
Asteburu honetan Espainiako Zirkuituko Txapelketa jokatuko da Sada A Coruñan.